Sexu abusuagatik zigortu dute Arkautiko Nekazaritza Institutuko irakasle bat

Erredakzioa 2018ko eka. 14a, 10:08
Arkautiko Nekazaritza Institutuko irakasle bat zigortu dute, sexu abusuak egiteagatik.

Fiskaltzak eta defentsak hamazortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuten sexu erasoak egiteagatik.

Arabako Probintzia Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Arkautiko Nekazaritza Institutuko irakasle bati sexu abusuak egiteagatik. Epaitegiaren arabera, 2015 eta 2016 urteen artean bi ikasleri sexu abusuak egin zizkien gizonak, eta 2007tik 2015era lankide bati mezu lizunak eta ukituak egin zizkion.

Biktimen defentsak eta Fiskaltzak sexu erasoagatik 18 urteko espetxealdia ezartzea eskatu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak, Arkautiko zentroaren izenean, 17 urte eta bederatzi hilabeteko zigorra. Alta, epaitegiak sexu erasoa egiteagatik absolbitu du gizona, ikasleetako bat indarrez immobilizatu eta estutu egin zuela egiaztatzeko "froga nahiko ez delako aurkeztu epaiketan".

Arabako Auzitegiak sinesgarritasun osoa eman die hiru biktimen testigantzari, baita lekukoen adierazpenei ere. Horregatik bortxa delitua eta sexu abusuak leporatu dizkio, eta espetxe zigorraz gainera urruntze agindua ezarri dio hiru emakumeekiko. Halaber, biktima bakoitzari 7.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dizkie.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide