Jardueraz betetako astea prestatu dute, Euskararen Egunaren bueltan

Erredakzioa 2017ko aza. 21a, 13:31
Gasteizko zenbait eragilek egitaraua zabala antolatu dute datozen egunetarako.

Azaroaren 23an abiatuko da Euskararen Astea, Kike Amonarrizen hitzaldiarekin. Abenduaren 2an, kandelen mosaikoa eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa egingo dute GEU elkarteak eta Aleak.

Gertu da abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Eguna. Hori dela eta, Gasteizko euskalgintzako zenbait eragilek egitarau zabala prestatu dute egun horren bueltan. Hala, Euskararen Astea azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean luzatuko da, eta bertan, hitzaldiak, musika, antzerkia, kandelen mosaikoa eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa nabarmentzen dira.

Kike Amonarrizen Arabako euskaldunak aktibatzeko 365 arrazoi hitzaldiarekin hasiko da egitaraua, datorren ostegunean, eta bertan 11 Egun euskaraz egitasmoa aurkeztuko du Euskaltzaleen Topaguneak. Asteburuan, haurren txanda izango da, izan ere, Kantari umeentzako euskarazko karaokea egingo dute, Dendaraban. 

Aurreko urteetan bezala, GEU elkarteak eta Arabako Aleak elkarrekin ospatuko dute Euskararen Eguna, oraingoan abenduaren 2an, larunbatean. Arratsaldeko 18:30etik hasita, kandelen mosaikoa, argazki erraldoia, kalejira eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa egingo dute; Andre Maria Zuriaren plazan hasieran, eta ondoren, Oihaneder Euskararen Etxean.

EGITARAUA

Azaroak 23, osteguna

Azaroak 25, larunbata

Azaroak 26, igandea

Azaroak 28, asteartea

Azaroak 29, asteazkena

Azaroak 30, osteguna

Abenduak 1, ostirala

  • 12:00 Itzulpen sariak. Haur eta gazte literatura
  • 12:30 Strip Tease antzezlana
  • 20:30 Strip Tease

Abenduak 2, larunbata

Abenduak 3, igandea

Antolatzaileen artean, GEU elkartea, Arabako Alea, Euskarak 365 ekimena, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Berritzeguneak, Jostabi, Katxiporreta, Goiena, Vital Fundazioa, Laboral Kutxa, Oihaneder Euskararen Etxea, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala aurkitzen dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide