2017/06/17 11:00

JAIA

[IKUSKIZUNA] Txalaparta jaia

[IKUSKIZUNA] Txalaparta jaia
Falerina lorategia, Gasteiz

Ikimilikiliklik – JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiei amaiera borobila ematekoa Txalaparta Jaialdia ospatuko da Falerina Lorategian.
Artze anaiak -Joxean eta Jesus Mari- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan oinarrizko zutabe izan ziren 70.eko hamarkadan. Txalaparta jaialdi honek haiek hasitako bideak jarraitzalerik izan duela ikusteko balioko du.
Goizean zehar bi tailer eta ikuskizun bat egingo dira. Zehazki, Gasteizko Txalamako taldeko kideek 7-15 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra emango dute. Horrez gain, Iruñetik Hutsun Txalaparta taldea etorriko da Master Class bat ematera, eta Txalaparta hutsa izeneko kontzertu didaktikoa eskaintzera.
Tailerretan eta Master Classean parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 1etik 14ra oihaneder.eus-en aktibatuta egongo den inprimakia betez.

Txalaparta jardunaldiaren egitaraua:
11:00-12:00: Txalaparta hastapen lantegia (7-15 urte) – Txalamako elkartea.
Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra
12:00-13:30: Txalaparta Master Class – Hutsun taldea.
Txalaparta joaldi baten atalkako azterketa egingo da, bertan erabiltzen ditugun erritmo eta aukerak landuko dira, arbelean azalduz eta txalapartan joaz.
Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra.
14:00-15:00: Txalaparta hutsa kontzertu didaktikoa – Hutsun taldea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide