Trafiko mozketak izango dira igandean, Martin Fiz maratoia dela eta

Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 10:58

Goizeko 9:00etatik 17:30era hiriko zenbait kale eta bidegurutze trafikora moztuta egongo dira. Garraio publikoan ere izango dira aldaketak.

Igandeko Martin Fiz maratoia dela eta, Gasteizen trafiko mozketa ugari izango da egun osoan. 5.000 lasterkari inguruk hartuko dute parte proba ezberdinetan, kaleak jendez gainezka egongo dira, eta horrek trafikoa murrizteko beharra eragingo du. Hala, hiriko 80 kale eta bidegurutze inguru moztuko dituzte antolatzaileek, eta garraio publikoan aldaketak izango dira, autobusa, tranbia eta taxietan, esaterako. Besteak beste, Angulema eta Legebiltzarra geltokien arteko tranbiaren zirkulazioa eten egingo dute, 9:00etatik 17:30ak arte. 

Oinezkoen lasterketak goizean izango dira; maratoi nagusia 9:00etan abiatuko da, Herrandarren kaletik. Txikiak 10:30ean aterako dira Andre Maria Zuriaren plazatik, eta kilometro bateko ibilbidea egingo dute. 

Patinatzaileen lasterketaren ibilbidea azken momentuan aldatu behar izan du antolakuntzak, igandean Alaves eta Baskoniaren partidak daudelako.  Hori dela eta, 14:30etik aurrera hasiko den Patinatzaileen proba zirkuitu itxian egingo dute, eta hiru ibilbide ezberdin izango ditu. 

Ikusi hemen Martin Fiz lasterketaren ordutegiak eta ibilbideak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide