Gizon batek emakume bat jazarri du korrika egiten ari zenean

Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 15:11
Gertaera Olarizu parkean izan da.

Emakumeak salatu duenez, bizikletan zihoan gizon batek jazarri zuen Olarizuko parkean, korrika egiten ari zela.

Neska gazte batek salatu duenez, bizikletan zihoan gizon batek Olarizu parkean jazarri zuen korrika egiten ari zenean, baina ihes egitea lortu zuen.

Segurtasun Sailak Eferi baieztatu dionez, biktimak salaketa aurkeztu du gertatutakoagatik, eta ikerketa abiarazi dute jazarpen delitua ikertzeko. Momentuz, gizon horren aurka jarritako salaketa bakarra da, Segurtasun Sailak eta Gasteizko Udaltzaingoak adierazi dutenez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide