Gasteizko parkeak, herritarrentzat

Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 12:58
Hiriko bost parketan egin nahi dituzte jarduerak: Prado, Arriaga, Salburua, Zabalgana eta Judimendin.

Hiriko zenbait parketan kirola eta bestelako jarduerak antolatzea proposatuko du EH Bilduk datorren ostiraleko udalbatzan.

EH Bilduk Gasteizko parkeen erabilera sustatzeko mozioa aurkeztuko du datorren ostiraleko udalbatzan. Proposamenak Parkeak Martxan du izena, eta hiriko zenbait berdeguneetan jarduera ezberdinak egitea du helburu. Horretarako, bost parke aukeratu ditu alderdi abertzaleak, hala nola, Prado, Arriaga, Salburua, Zabalgana eta Judimendi, eta ekaineko lau igandeetan bertan jarduera ezberdinak egitea proposatzen dute.

Zehazki, kolektibo guztiei zuzendutako kirol eta aisialdirako ekintzak egin nahi dituzte, besteak beste, badminton, beisbola, tai-chi-a, zumba, ibilaldiak edo liburutegiak.

Hala kirol gutxituen aldeko apustua egiteaz gain, belaunaldi ezberdinen parte hartzea sustatu nahi dute Parkeak Martxan egitasmoaren bitartez. Horretarako, ekintzak egiteko leku zehatzak prestatu nahi dituzte.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide