Oiertxo SOS plataforma aurkeztu dute

Erredakzioa 2017ko mar. 15a, 13:00
Oiertxo SOS plataformaren aurkeztu dute gaur

Oier Gomez presoa etxeratzeko helburarekin aurkeztu dute gaur Oiertxo SOS plataforma. Gogorarazi dutenez, oso larria da Gomezek duen gaixotasuna. 

Agerraldian adierazi dutenez, Gasteizko presoak "Ewing motako sarkomak ditu bizkarrezurrean, buruan eta aldakan. Ez dago modu egokian tratamendua jasotzen". Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean dago Gomez, Parisetik gertu. Plataformak adierazi duenez, gaixo dagoen heinean, Gomezek etxean beharko luke egon. Hortaz, "legea bete dezala" eskatu diote Frantziako Estatuari.

Azken egunetan jakin izan dutenez, Gomezek bizkar hezurrean daukan sarkoma murriztu egin da, aldakakoak berdin jarraitzen du baina burukoa handitu egin zaio. Hau dela eta kimioterapia sesioak  bi izatetik hiru izatera pasako dira eta erradioterapia buruko sarkomari zuzenduagoa izango da. Datorren astean erabakiko dute medikuek buruko sarkoman ebakuntza egiten dioten edo ez.

Plataformak dei egin die Arabako eta Euskal Herriko herritarrei mobilizatu daitezen. Apirilaren 22rako "elkartasun eguna" antolatu dute Gasteizen, eta ostegunero 19:30ean egingo dituzte elkarretaratzeak, Iparralde gizarte etxearen aurrean.

Sare plataformak ere deitu du manifestaziora preso gaixoen eskubideen alde. Apirilaren 8an izango da martxa, Gasteizen. Martxoaren 25ean, berriz, Baionan egingo dute protesta, Bagoaz kolektiboak deituta, Gomezen eta gainerako preso erien alde. 22 dira gaixotasun larriak dituzten euskal presoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide