Feminismoa "zorrozteko" deia egin dute martxoaren 8rako

Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 15:16
Martxoaren 8ko mobilizazioak aurkeztu ditu mugimendu feministak. /Hala Bedi

Gasteizko manifestazioa 20:00etan abiatuko da San Anton plazatik; aste osoko egitaraua antolatu dute gazte feministek.

Contra la barbarie heteropatriarcal, #FeminismoaZorroztu. Renfor Çons Le Feminisme. Hori izango dute goiburu martxoaren 8ko mobilizazioek Euskal Herrian. Gasteizen, 20:00etan abiatuko da San Anton plazatik.

Mugimendu Feministak gogoratu duenez, "urte beltza" izan da 2016a hiriburuan; indarkeria matxistagatik 100 atxiloketa baino gehiago izan dira, eta salatu ez diren beste hainbat, eta 2017. urte hasierako datuak ez dira baikorrak izateko moduak. "Gasteiz, Araba eta Euskal Herri libre batean" bizi nahi dutela aldarrikatuko dute, eta mobilizaziora deitu dute.

Gazte eragile feministek, bestalde, “Gazte Feministon Astea” antolatu dute, astelehenetik igandera bitartean. RKmeak, Negeak, Gasteizko Gaztetxeak eta GUET talde feministek antolatu dute elkarlanean. Hilaren 8ko mobilizazioekin bat egiteaz gainera, besteak beste, ostiralean jaia antolatu dute Errekaleorren eta larunbatean gaztetxean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide