Udalak dosierra abiarazi dezake FCC eta GMSM enpresa-elkartearen kontra

Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 14:31

Kontratuan zehaztutako 364 lanpostu finkoak berronartzeko eskatu dio Udalak garbiketa enpresari.

Kontratuan zehaztutako 364 lanpostu finkoak lehengoratzen ez baditu, Gasteizko Udalak arau-hauste larriagatiko dosier zigortzailea abiaraziko du garbiketa-kontrataren kontra. Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak iragarri du neurri hori, FCC eta GMSMek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak azken astean zortzi langile kaleratu ondoren. “Arau-hauste larriagatiko dosier zigortzaile batek ondorio garrantzitsuak izan ditzake”.

Azken astean enpresarekin zein langileekin bildu da Iñaki Prusilla: "Kaleratze horiek ez dute ezer konpontzen, eta egoera zailean jartzen dute Gasteiz hiria. Udalak ez du onartuko enpresa horrek edo besteren batek eman ez dituen zerbitzuengatik ordaintzea, udal gobernuaren betebeharra bait".

Agintaldi honetan dagoeneko zazpi dosier ireki dizkio udal gobernuak zerbitzua ematen duen enpresari. Kontratak eman ez dituen zerbitzuak milioi bat euro baino gehiago direla kalkulatu du Urtaranen gobernuak, eta zenbateko hori Udalak urtean ordaintzen dituen 22 milioi euroetatik kenduko da.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide