"Frankistek ez dute inolako omenaldirik izan behar"

Ania Ibañez eta Alberto Garcia 2017ko ots. 3a, 14:48

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek frankismo garaiko kale izenak ez aldatzeko hartu duen erabakiak zeresana eman du. Oso kritiko agertu da erabakiarekin Memoria Gasteiz ekimena, besteak beste. Ekimenaren koordinatzaile Lander Garciak horren berri eman du AleaFMn.

2014an Memoria Gasteiz ekimena abian jarri zen, eta geroztik, Gasteizen frankismoaren biktimen Memoria historikoa berreskuratzeko plan zehatz bat landu dute Gasteizko udaleko talde politiko guztiek eta zenbait erakundek. Hiru dira jorratu dituzten ildoak. Batetik, memoriaren tokiak seinaleztatu nahi dituzte, besteak beste, Bake kalean 1975era arte kokatuta zegoen kartzela zaharra edo Santa Isabel hilerriko horma. Horrekin batera, sinbologia frankistan esku hartu nahi dute; hiriko leku ezberdinetan ikus daitezkeen frankismo garaiko aztarnak seinaleztatu eta testuinguruan jarri. Adibidez, katedral berriko sarreran ikus daitezkeenak edo Olarizu mendiaren tontorreko gurutzea. Azkenik, ohorezko kargu eta kale izendegi frankistan esku hartzea proposatzen du lantaldeak. Tartean, aipatutako hiriko sei kale horiek aurkitzen dira. Gainera, dokumentuan, egileek eskatu dute hiriaren urrezko domina kentzeko Jose Maria Diaz Mendibil, Francisco Peralta eta Luis Ibarra Landeteri.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide