Bide bazter berriak

Anakoz Amenabar 2016ko mai. 10a, 08:50

Eskolara nahiz lanera, erosketak egitera zein paseatzera, gero eta bizikletazale gehiago mugiarazten ditu Gasteizek; mugikortasun iraunkorra sustatu nahian, hamaika jarduera antolatu dituzte Bizikletaren Astean

Etxe ondoan erosketak bizikletan egin nahi dituenarentzat edo munduan itzulia egin nahi duenarentzat, guztientzako moduko egitarau zabala izango da maiatzaren 10etik 22ra bitartean. Publiko eta behar guztietarako programa prestatu dute aurtengo hamahiru eguneko Gasteizko Bizikletaren Asterako. "Gero eta bizikletazale gehiago dago Gasteizen, eta horiei zalantzak argitu eta informazio teoriko eta praktiko baliagarria eskaini nahi diegu, bizikletaren erabilera protagonista den mugikortasun eredu baten alde", azaldu du aurkezpenean Jaione Agirre gizarte etxeetako zinegotziak. Gasteizko Udala, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta Bizikleteroak elkartearen eskutik, bizikletazaleen esparru ahalik eta zabalena hartzen ahalegindu dira. 

Datuek argi erakusten dute joera zein den: Gasteizen egiten diren joan-etorrien %13 bizikletaz izaten dira. Eta gero eta gehiago dira bizikletaz lehenengo bidaiak egiten ari direnak. "Hamabost urte eta gero, deigarria eta poztekoa da zenbat herritarrek ematen duten izena bizikletaz ibiltzen ikasteko; antolatutako jardueren artean hori da arrakastatsuena", azaldu du Ruben Rodriguez Bizikleteroak elkarteko kideak. Haren ustez, bizikletaren erabileraren datuek erakusten dute, udal politika egokiekin eta hainbat elkarteren laguntzarekin, "mugikortasun eredugarria" izan daitekeela. "Datuek erakusten dute hiri ezin hobea dela bizikletaz ibiltzeko eta hazten jarraitu dezakeela; betiere, oinezkoei kalte egiten ez dieten neurriekin". 

 

Egitaraua: Gasteizko Bizikletaren Astea

 

Irakurri erreportaje osoa ALEA aldizkariaren 59. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide