Legutioko Ateko errepideko bide bat, bizikletentzat

Erredakzioa 2016ko api. 21a, 11:46

Hiriko auzo ezberdinetan bizikletak uzteko aparkaleku gehiago jartzea ere eskatu du txirrindularien elkarteak.

Legutioko Atea kaleko errepideko bide bat bizikletei ematea eskatu dio Gasteizko Bizikleteroak elkarteak Udalari, zehazki, Nafarroako Erregeak eta Madril kaleen bidegurutzean. Kilometro erdiko errepidearen zati honetan ez dago txirrindularientzako seinaleztatutako biderik. Horrela dio txirrindularien elkarteak Udalari eman dio txostenak.

Aparkaleku gehiago

Horrez gain, bizikletak uzteko aparkaleku gehiago eskatu ditu txirrindularien elkarteak, besteak beste, honako auzoetan: Abetxuku, Sansomendi, Aranbizkarra, Arriaga-Lakua, Ariznabarra, Koroatzea, Pilar, Txagorritxu, Salburua, Zaragama eta San Martin.

Txostenean agertzen diren eskakizunen artean, Mediterraneo hiribideko bidegorrian sortzen diren ur-baltsak eragozteko neurriak hartzea aurkitzen da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide