2030 Agenda aztertuko dute Gasteizen, garapen iraunkorrerako bide-orria

Anakoz Amenabar 2016ko api. 15a, 15:37
Europa jauregian aztertuko dute 2030eko Agenda./ Unesco

Nazio Batuetan zehaztutako 17 helburuak zeintzuk diren aztertu eta horiek lortzeko mekanismoak azalduko dituzte, apirilaren 20 eta 21ean, Europa jauregian.

 

2015eko irailean 2030 Agenda onartzeko Nazio Batuen biltzarra egin zuten eta Garapen Iraunkorraren Helburuak onartu zituzten; hau da, giza garapen iraunkorra planeta osoan sustatzeko 17 helburu. Gasteizko jardunaldien helburua, hain zuzen, biltzar hartan hartutako erabakien berri ematea da, eta munduko komunitateak –Nazio Batuek, estatuek, GKEk, indigena eta etorkinen erakundeek, emakumeek, gizarte-mugimenduek eta abar– Agenda eraikitzeko prozesuan egin duen lana ezagutzera ematea da. Horri jarraipena egiteko mekanismoak eta erronkak ezagutzera emango dituzte.

Agendaren testuingurua azaldu eta aurkezpena egingo dute lehenik, apirilaren 20an, eta ikuspegi desberdinetatik jorratuko dute hizlariek. Besteak beste, Hegoaldearen ikuspegia aurkeztuko du Javier Surasky Together 2030 ekinaldiko bozeramaileak eta ikuspegi feministatik helduko dio Daptne Cuevasek, Nazio Batuetako Emakumeen talde nagusiko kideak. Agenda "errealitate" bilakatzeko pausoak azalduko dituzte, beste alde batetik, apirilaren 21eko hizketaldietan. Besteak beste, Claire Hickson aholkularia eta Bond-eko garapen iraunkorrerako txostenaren egilea izango da.

 

Biltzarraren inguruko argibide guztiak: www.unescoetxea.org

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide