Elorriagako araztegiak hezeguneetara isuriak jaurtitzen dituela salatu dute

Erredakzioa 2016ko api. 8a, 13:26

Irabazi udal taldearen esanetan, ""udalaren erantzukizuna da egoera honi amaiera ematea eta Eraztun Berdearen kontserbazioa bermatzea".

 Irabazi udal taldeak Elorriagako araztegia Salburuko hezeguneetara isuriak jaurtitzen ari dela salatu du. Izan ere, inguruko bizilagunek salatu bezala, Santo Tomas ibaian eta Hezeguneetan araztu gabeko ura jaurtitzen ari dira. Irabazi taldearen ustez, "udalaren erantzukizuna da egoera honi amaiera ematea eta Eraztun Berdearen kontserbazioa bermatzea".

 Irabazik ohartarazi du Elorriagako araztegiak ura garbitzeko erabiltzen duen prozesua "oinarrizkoa" dela: soilik solido handiak kentzeko gai den bakterio-ohantzea baitu .”Euri asko egiten duenean, ura ohantzean sartu eta araztu gabe ateratzen da, eta ur horrek guztia kutsatzen du”. Gauzak horrela, egoera honi aurre egiteko eskatu dio Irabazik Udal Gobernuari. “Biltzaile baten bitartez Elorriagako ur kutsatuak hiriko saneamendu-sarera konektatzeko obrak berehala hastea eskatzen diogu, ondoren, Krispiñako araztegian tratatuak izan daitezen”.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide