106 litro ur, egun eta pertsona bakoitzeko

Erredakzioa 2016ko mar. 22a, 12:55
Irudia: freepik

Gaur, Uraren Mundu Eguna dela eta, Amvisak herritarrek energia-eraginkortasunaren alde egindako apustua azpimarratu nahi izan du.

Amvisak emandako datuen arabera, etxeko batez besteko ur-kontsumoak egun eta pertsona bakoitzeko 106 litro izaten jarraitzen du (2014an erregistratutako kontsumoa baino litro erdi gutxiago). Alde txiki hori ur hotzaren kontsumoaren egituran ere nabaritzen da: etxebizitzen % 50ean kontsumoa eguneko 183 litro edo gutxiago da, eta bakarrik % 20an gainditzen da 308 litroko kopuru.

Auzoen arabera, etxeko kontsumoa gutxitu egin da hiriko 31 auzoetako 17tan (hiru nekazaritza eremuak barne). Mendizorrotza eta Zabalgunea dira gehien kontsumitzen duten auzoak, gutxien kontsumitzen dutenak, berriz, Arantzabela eta Pilar dira.

Beste sektore batzuetako batez besteko kontsumoari erreparatuz gero, industria eta merkataritzako batez besteko kontsumoak jaisten jarraitu du, biztanleko eta eguneko 38 litroraino; erakundeen kontsumoa, ordea, hazi egin da: udalaren batez besteko kontsumoa ia %  6, eta beste administrazio batzuen zentro ofizialenak ia % 11. Meteorologiaren eraginak eta udako ureztatze-beharren hazkundea azaltzen dituzte datu horiek.

Amvisak jasotako datuen arabera, banaketa sarean sartu zen edateko uraren bolumena 19,358 milioi m3 izan zen, hau da, 2014an eta 2013an baino % 5,1 gehiago, batez ere bi urte horietan udako hilabeteetan egin zuen eguraldiagatik nabarmen gutxitu zelako berdeguneak ureztatzeko beharra, bai eta kontsumoa ere, oro har.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide