Bi adingaberi sexu erasoa egin zieten larunbatean

Erredakzioa 2016ko ots. 9a, 13:05

Udaltzaingoak ustezko bi erasotzaileak atxilo egin zituen. Arabako Diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek ustezko eraso sexual hauek salatu ditu.

Bi neska adingaberi sexu erasoa egin zieten larunbatean inauterietan, Gasteizko Alde Zaharrean. Udaltzaingoak ustezko erasotzaileak  atxilotu egin zituen, sexu-gehiegikeria eta labanaz eraso egitea leporatuta. Biktimetako batek salaketa aurkeztu duela baieztatu dute udal eta foru iturriek.

Dirudienez, ukituak egin zizkieten neskei eta iraindu egin zituzten. Tabernari bat jabetu zen gertatutakoaz, eta bi neskei laguntzera joatean, erasotzaileek botila batzuekin mehatxatu eta ihes egin zuten. Udaltzaingoa bertara joan eta ustezko erasotzaileak atxilo egin zituen.

Bi atxilotuak, 15 urte ingurukoak, Arabako Foru Aldundiaren esku dagoen Bidebarria adingabeen harrera zentrokoan daude. Gaur, Arabako Diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek ustezko eraso sexual hauek salatu ditu eta jarrera hauen aurrean “amorerik ez ematea” beharrezkoa dela adierazi du.

Foru Aldundiaren adingabeen harrera zentroan bizi diren ustezko erasotzaileen “tutorea” izanik, gai honi lotuta duen informazio guztia pasa dio Foru Gobernuak fiskalari.

       

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide