2016rako aurrekontuak udalerriaren aniztasunaren isla, Urtaranen ustez

Erredakzioa 2016ko urt. 18a, 15:59

Bost Enparantza, Araneko bulebarra, urrezko auzoen birgaitzea, Zabalganeko gizarte etxea, tranbia, eta BRT edo autobus azkarra dira aurrekontuek bere baitan hartzen dituzten hirirako hainbat proiektu.

Gaur goizean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ostiralean adostu ziren 2016ko aurrekontuekin pozik agertu da. "Udalerriaren aniztasuna islatzen dute, udalari oreka ematen diote eta gasteiztarrak gehien kezkatzen dituzten arazoak konpontzen ditu". Izan ere, azken dokumentu honek hiriko proiektu handiak bere baitan hartzen dituela ere nabarmen du Gorka Urtaranek: Bost Enparantza, Araneko bulebarra, urrezko auzoen birgaitzea, Zabalganeko gizarte etxea, tranbia eta BRT edo autobus azkarra, besteak beste.

Gaur goizean hasi da udaletxean aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta hilaren 26ko osoko bilkuran emango zaie behin-behineko onespena udal aurrekontuei.

Alkatea oso pozik dago hasiera batean PSE-EE taldearekin lortutako adostasuna EH BIldu, Sumando-Hemen Gaude eta Irabazirekin ere lortu delako. ”Niretzat erabat positiboa da udala osatzen duten sei taldeetatik bostek akordioa lortu izana, segur aski udal honetan inoiz gertatu ez dena. Udalbatzaren bi herenek, hain zuzen ere, 27 zinegotzitik 18ren arteko adostasuna dute aurrekontuek".

Horrekin batera, legegintzaldiaren hasieratik adierazi zituzten hiru ardatzetan oinarritu eta aurrekontu hauek horiek indartzen dituztela adierazi du alkateak, hala nola, "ongizatea eta bizikidetza baketsua bultzatzea, enplegu duina sustatzea, eta hiriaren eraldakuntza, hiriko proiektu handitan oinarrituta” . Besteak beste, aurrekontu hauei esker, mugikortasun plana indartu eta bere ezarpena bermatuko dela nabarmendu du alkateak, baita aurrekontuek bere baitan hartzen dituzten hainbat proiektu ere, hala nola, Bost Enparantza, Araneko bulebarra, urrezko auzoen birgaitzea, Zabalganeko gizarte etxea, tranbia eta BRT edo autobus azkarra.

 

 348,3 milioi euro

Guztira, 2016ko aurrekontua 348,3 milioi eurokoa da, hasieran aurreikusitakoak baino 5,3 milioi euro gehiago ditu. Hala ere, adostutako zuzenketen kopurua 11,5 milioikoa da, honela banatuta: Olarizuko epaiak eta bere interesak (ez dira erabili beharko) eta beste baten zatiketa (ia lau milioi euro); Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergagatik diru-sarrera gehiago, 2015eko azken hiru hilekoan izan den diru-bilketa kontuan hartuta (1,35 milioi); Udalak AMVISArekin duen zor historikoa atzeratzea (1,37 milioi); GILSArekin egindako eragiketengatiko diru-sarrerak (3,5 milioi), Ekonomia Jardueren gaineko Zergen probintzia eta estatuko kuotetako parte-hartzea (0,5 milioi), 21 Zabalgunearentzako ekarpena murriztea (0,2 milioi), partidak berriz banatzea (0,3 milioi). Alkateak nabarmendu duenez, ez du AMVISAren dibidenduetara jotzen, ezta beste erakunde batzuekin formalizatu gabe dauden laguntzetara ere.

 

Gardentasuna eta parte hartzea indartu

Bestalde, alkatea pozik agertu da adostutako aurrekontuek partaidetza irmotu eta gardentasuna areagotu egiten dutelako. Beraz, Aurrekontuak Betetzeko Udal Araudian adostutako aldaketen haritik, aurrekontuen eguneroko kudeaketa mantsotu gabe egiten da, erakundean partaidetza eta gardentasuna hobetu egin baita. Horretaz gain, Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiaren aldarrikapen historiko bati erantzuten zaio: aurrekontuetan sartuta ez dauden laguntza nominatiboak udalbatzak adostu behar izatea eta, hartara, udalaren kudeaketari gardentasun eta segurtasun handiagoa ematea.

 

Erlazionatuak

Gasteizko aurrekontuei argi berdea

Itsaso Estarrona 2016 urt 15 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide