Koroatze auzoa berritzeko planari buruzko informazioa jasoko dute auzokideek

hirinet 2015ko abe. 30a, 01:00

Proiektu honen helburuak eraginkortasun energetikora begira etxebizitzen biziberritzea ahalbidetzea eta mugikortasun iraunkorra sustatzea dira.

 

 

Koroatzeko auzokideek auzoa berritzeko planari buruzko informazioa jasoko dute postontzietan gaurtik aurrera, triptiko baten bidez. Eskuorri hauen banaketarekin, planaren inguruko informazioa jasotzeko garaia hasiko da. Halaber, urtarrila eta otsailean zehar aurrez aurreko bilerak egingo dira auzokideekin.

 

1.300 etxebizitzei eragingo die biziberritze lanak, Koroatze, Arriaga ataria, Jesusen Zerbitzariak, Badaia eta Domingo Beltran kaleetan. Biziberritze lanak 2017. urtera arte ez hastea posible da. “Proiektua urtarrilaren 1etik aurrera martxan jarriko da, baina 5 urteko ejekuzio tartea du”, azaldu zuen atzo VISESAko zuzendaria Marcos Murok Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketan.

 

Auzokideek 10.000 euroko aportazioa egin behar dio proiektuari. Horregatik, Gasteizko Udalak zein Eusko Jaurlaritzak diru funtsa sortu dute beharra duten familiei laguntzeko. Etxebizitza hauetako jabeen ikerketa sozio-ekonomikoa egiten ari direla adierazi du Murok, funts hori beraien beharretara moldatzeko. Gogora dezagun, proiektuak Europatik laguntza ekonomikoa ere jasoko duela.

 

Banatuko diren eskuorrietan informazio orokorra emango da eta bileretan gaian sakonduko da, atariz atariko bilerak izango baitira. Gainera, auzokideentzako informazio bulegoa irekiko da bilera horiek egiteko. Bulego hau Pintore kaleko 45. zenbakian kokatuko da.

 

Biziberritze lanak etxebizitzen kanpoaldean egingo da, barnealdeko lanik ez dela egongo azaldu du ere Marcos Murok.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide