Parke naturalen biltzarra egingo dute Guardian, ekainean

Erredakzioa 2016-03-29 17:02   Ingurumena  Arabako Errioxa  Guardia

Parke naturalen biltzarra egingo dute Guardian, ekainean

Eremu babestuen gaineko biltzarrak 150 aditu eta teknikari bilduko ditu. Besteak beste, klima aldaketaren inguruko hitzaldia eta Guardiako hezeguneak ezagutzeko bisitaldia izango dituzte.

Oion, Lantziego eta Moredako olio errotak omenduko dituzte aurtengo olio festan

Mirian Biteri 2016-03-18 08:00   Gizartea  Arabako Errioxa  Lantziego  Moreda Araba  Oion

Oion, Lantziego eta Moredako olio errotak omenduko dituzte aurtengo olio festan

Berrikuntzekin dator Arabako Errioxako oliba olioaren bosgarren jaia. Esanguratsuena, Oion eta Moreda herriei, Lantziego gehitu zaiela aurten. Horrekin lotuta, ekimenak asteburu bakar batean elkartu beharrean, oraingoan bi asteburutan egitea erabaki dute. Larunbatean, hilak 19, Oionek hartu ditu ekintzak; 26an, Lantziegok; eta 27an, Moredak.

Asa eta Bilar lotzen dituen errepidea hobetuko dute

Erredakzioa 2016-03-15 17:33   Gizartea  Arabako Errioxa  Eltziego

Asa eta Bilar lotzen dituen errepidea hobetuko dute

4,7 milioi euro inbertituko ditu Aldundiak, 6,3 kilometroko errepide horretan segurtasuna eta erosotasuna handitzeko.

"Falta zitzaigun azken pausua eman eta abesti guztiak euskaraz egin ditugu"

Mikel Uralde 2016-03-15 14:46   Kultura  Arabako Errioxa

"Falta zitzaigun azken pausua eman eta abesti guztiak euskaraz egin ditugu"

Ekorako E.T.S. taldeak Beldurrik ez disko berria aurkeztuko du datorren larunbatean Jimmy Jazz aretoan. Diskoa Durangoko azokan aurkeztu zuten eta orduan taldeko abeslari Iñigo Etxezarretarekin hitz egiteko aukera izan genuen Alea FM irratsaioan.

Eduardo Terroba: "Enplegua da Oiongo arazo handiena, eta horretara bideratuko dugu esfortzua"

Mirian Biteri 2016-03-10 11:30   Politika  Arabako Errioxa  Oion

Eduardo Terroba: "Enplegua da Oiongo arazo handiena, eta horretara bideratuko dugu esfortzua"

EH Bildu eta PSE-EE alderdien babesa jaso ostean heldu zen alkatetzara Eduardo Terroba. Udalaren barne funtzionamendua ezagutu ostean, proiektu txikiak aurrera ateratzeko, eta, bereziki, langabezia tasa murrizteko lanean dihardu jelkideak.

Villabuenako Montecillo trikuharria berrituko dute

Mirian Biteri 2016-03-05 08:00  Arabako Errioxa  Villabuena Araba

Villabuenako Montecillo trikuharria berrituko dute

Arabako Diputazioak Villabuenako Montecillo trikuharria eraberrituko du aurten. Horixe baieztatu du udalerriko alkate Iñaki Perez Berruecok. Jakinarazi du orain dela hilabete inguru hitz egin zuela Foru Aldundiko teknikariekin, eta urtea amaitu baino lehen "guztiz berrituko" dutela iragarri zioten.   

Saminaren isiltasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aitor de la Villa 2016-03-02 18:02   Iritzia

2013tik gaur arte, zenbat egun? erlojuaren orratzen tik-taka...

Mañuetan lanean dihardute lur azpiko upategien festa berreskuratzeko

Mirian Biteri 2016-02-25 09:06   Gizartea  Arabako Errioxa  Mañueta

Mañuetan lanean dihardute lur azpiko upategien festa berreskuratzeko

Otsailaren 12an batzarrera zeuden deituta Mañuetako herritarrak eta bertako upeltegietako ugazabak; besteak beste, 2011. eta 2012. urtean antolatutako lur azpiko upeltegien eguna berreskuratzeko proposamenaz jarduteko.

Neguko igerilekua itxi eta askotariko erabilerako aretoa egingo dute Oionen

Mirian Biteri 2016-02-18 10:21   Kirola  Arabako Errioxa  Oion

Neguko igerilekua itxi eta askotariko erabilerako aretoa egingo dute Oionen

Horixe da Oiongo udalbatzak hartu berri duen erabakia: hain justu ere, neguko igerilekuak ixtearena eta askotariko erabilera aretoa berrantolatzearena. Eduardo Terroba alkateak jakinarazi duenez Udalak ezin du bere gain hartu instalazioen kudeaketa, mantenu gastua eta igerilekuan egin beharreko konponketen kostua.

Ekoran ere Udalaren kudeaketan parte hartzen hasi dira herritarrak

Mirian Biteri 2016-02-13 12:00   Gizartea  Arabako Errioxa  Ekora

Ekoran ere Udalaren kudeaketan parte hartzen hasi dira herritarrak

Larunbatean egindako bilkuran 50 lagun inguru elkartu ziren; askotariko gaiak jorratu zituzten.

 

Uztaberri Eguna da larunbatean Lapueblan

Mirian Biteri 2016-02-12 09:01   Kultura  Arabako Errioxa  Lapuebla de Labarca

Uztaberri Eguna da larunbatean Lapueblan

Herriko 10 upeltegik zabalduko dituzte euren ateak bisitariek uzta berria proba dezaten.

Bastidako dantzak berreskuratzeko lanean dihardu Iskorta talde berriak

Bastidako dantzak berreskuratzeko lanean dihardu Iskorta talde berriak

Mirian Biteri 2016-02-05 09:26   Kultura  Arabako Errioxa  Bastida

Dantza talde berria osatu dute Bastidan: Iskorta du izena eta herriko dantzak berreskuratzea du lehenik eta behin helburu. Larunbatean, otsailak 6, bertan hasiko dira entseguekin, kiroldegian.

Ebro ibaiko bidea egingo dute ehun lagun inguruk

Mirian Biteri 2016-01-29 08:00   Gizartea  Arabako Errioxa  Lapuebla de Labarca  Mañueta

Irteera berria antolatu dute iganderako, urtarrilaren 31rako: Arabako Errioxa zeharkatzen duten Ebro errekako bide naturalaren edo GR-99 bezala ezagutzen den ibilaldiaren bigarren tartea egiteko asmoa dute; hain justu, Mañueta, Eltziego eta Lapuebla de Labarca herri artekoa. 

Eltziegokoek zain dituzte Idiazabalgo lagunak

Mirian Biteri 2016-01-28 12:00   Gizartea  Arabako Errioxa  Eltziego

Eltziegokoek zain dituzte Idiazabalgo lagunak

Larunbatean Idiazabalen emango dute eguna eltziegarrek; San Blasak dira han eta bertako jai giroan murgilduko dira Arabako Errioxakoak.

Katxiaren baimenarekin jaietan murgildu dira oiondarrak

Mikel Uralde 2016-01-21 16:10   Kultura  Arabako Errioxa  Oion

Katxiaren baimenarekin jaietan murgildu dira oiondarrak

Jaietako pertsonaia historikoa XVII. mendeko udal agirietan agertzen da lehen aldiz baina sustrai ezezagunak ditu.

 

Errioxa deiturako ardoek eskualdea zehaztea begi onez hartu du Aldundiak

Erredakzioa 2016-01-19 18:20   Ekonomia  Arabako Errioxa

Errioxa deiturako ardoek eskualdea zehaztea begi onez hartu du Aldundiak

Rioja taldea Errioxa Jatorrizko Deituraren ardoen eskualdeak zehazteko lan egiten ari da.

 

Guardia, herri politenen artean

Erredakzioa 2016-01-19 12:03   Gizartea  Arabako Errioxa  Guardia

Guardia, herri politenen artean

Herriak Fitur azokan jasoko du izendapena eta Vejer de la Frontera edo Santillana del Mar bezalako herri ederrenen zerrendan sartuko da.

Iñigo Etxezarreta: "Gauza asko egon dira erdian, baina emaitzarekin oso pozik gaude"

Erredakzioa 2016-01-15 09:06   Kultura  Arabako Errioxa  Ekora

Iñigo Etxezarreta: "Gauza asko egon dira erdian, baina emaitzarekin oso pozik gaude"

Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento musika taldeko abeslaria eta gitarra, ALEA.fm-n izan zen urtarrilaren 12an, asteartean.

Rodriguez eta Triana idazkariek hartu dute erretiroa

Mirian Biteri 2016-01-01 14:04   Politika  Arabako Errioxa  Samaniego

Rodriguez eta Triana idazkariek hartu dute erretiroa

Lapuebla de Labarcako idazkari-kontuhartzaile Fernando Gomez ere urrian erretiratuko da 20 urtez herrian lanean egon ostean.

Nabarmenak