Gastronomiaz eta kulturaz beteko da Buradon Gatzaga

Mirian Biteri 2016ko ira. 9a, 11:00

Gaurtik igandera, 'Arabako Errioxa, zinez ederra' egitaraua egingo dute Bastidako herrixkan.

Arabako Errioxa, zinez ederra jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Buradon Gatzagan; hain zuzen ere, kultura, gastronomia eta kirola uztartzen dituen egitasmoa. Ostiralean hasiko dira ekintzak galiziar erara prestatutako olagarro dastatzearekin. El Rincon de Buradonen izango da, 19:00etan.

Egun oparoena larunbata izango da. Goizean, Done Jakue Bidearen herri ibilaldia egiteko asmoa dute. Hamar kilometro  izango ditu martxak, Buradon Gatzagatik igarotzen den Done Jakue bidearen zatiak. Irteera debalde bada ere, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen webgunean eman behar da izena.

Garraioa ondoko herrietatik

Garraioa jarriko dute, Oion, Guardia, Leza, Samaniego eta Bastidatik. Eguerdian, 12:30ean, bisita gidatua dago herritik; hori ere dohainik da.

Herri bazkarirako ezinbestekoa da izena ematea, 616 05 67 10 zenbakian. Arratsaldean, Done Jakue Bidean Buradon Gatzagak duen garrantzia azalduko du Toño Uriartek.  Gauean, zine foruma eta The Artichokesen musika emanaldia izango da.

Igandean, herriko antzezturiko bisitaldia itzuliko da. Horretarako plaza kopurua mugatua da, eta hortaz, Bastidako turismo bulegoan eman behar da izena aurretik (945 33 10 15).

Guzti horretaz gain, Food Trucka jarriko dute egun guztietan, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko upeltegien eskaintzarekin. Artisauaen postuez eta puzgarriez gozatu ahalko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide