Asteburuan autokarabanentzako eta furgonetentzako gune berria inauguratu dute Eltziegon. Hitzorduan 90 ibilgailu eta 180 pertsona inguru elkartu ziren, izan ere, Eltziegoko Udalak eta Sorbeltz Autokarabanen erabiltzaileen euskal Klubak elkarretaratzea antolatu zuten gune berriaren inaugurazioa behar bezala ospatzeko.
Gune berri honek aparkatzeko 14 leku ditu eta horietako bakoitzak elektrizitatea eskaintzen du (2 euro). Horrez gain, aparkalekuak ur garbia eta ur beltzak eta grisak kentzeko iturria eskaintzen du, baita berdegune bat, mahai eta aulkiekin.