Lore eta ortuaren azoka hartuko du Eltziegok

Mirian Biteri 2016ko api. 8a, 10:49

Bosgarrenez egingo dute bihar, larunbata, lore eta ortuaren azoka Eltziegon. 

Ekintzaz beteta dago aurtengo egitaraua. Azoka 10:00etan zabalduko da, eta 15:00ak arte egongo da bisitatzeko aukera. 11:30ean, haurrentzako txokoa jarriko dute martxan; eta 12:00etan, ortuko produktuen dastatzea. 13:00etan, txiki-lore tailerra hasiko da.

Azken urteotan bezala, eguerdian Donostiako Jardineros del Antiguo Carnaval eta Elciego & Friends konportsak herriko kaleak eta tabernak girotuko dituzte.

Pintxo eta menu bereziak

Gainera, biharko egunari begira, pintxo eta menu bereziak prestatu dituzte herriko tabernek eta jatetxeek.

Arratsaldean ere badago zereginik. 17:30etik 20:00etara, haurrentzako gaztelua izango da plaza nagusian; Taberna ibiltaria musika taldea, berriz, tabernaz taberna ibiliko dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide