[BIDEOA] Korrika 18 Gasteizen

hirinet 2013-03-20 16:46   Bideoak

korrika 18 gasteizKorrika 18 martxoaren 19an sartu zen Gasteizen. Hona hemen ibilbidearen bideoa.

 

Tipi-tapa...tipi-tapa...KORRIKA!

 

 

Korrika, munduan zehar

hirinet 2013-03-18 10:02   Bitxikeriak

korrika bartzelonan 3Martxoaren 14tik 24ra bitartean Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak. Izan ere, munduan zehar bizi diren euskaldunek Korrika ospatuko dute eta Alemania, Ingalaterra eta Argentina bezalako herrialdeetan lasterketaren edizio bereziak antolatu dituzte.

Martxoaren 16an munduko hiriburu ezberdinetan ospatu zen Korrika, hala nola, Boise, Bartzelona, Madril, Montevideo, Toulouse, Buenos Aires edo New York. Martxoaren 23an, berriz, Berlin eta Londresen txanda izango da.

Siroka taldearen '3.SZN' lan berria

hirinet 2013-03-14 17:10   Musika

siroka-taldea

Siroka 2009ko udan sortu zen taldea da. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka taldearen jaiotza ekarri zuen. Sirokan rock-a da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia.

Arabako Bertsolari txapelketaren finala

hirinet 2013-03-12 10:14   Berriak

arabako-bertso-txapelketa-kDatorren larunbatean, martxoaren 16an 17.30ean, Arabako Bertsolari txapelketaren finala izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Aurre-kanporaketak, kanporaketak eta finalerdiak burutu ondoren, finalera heldu dira sei bertsolari: Asier Otamendik Izarrako finalerdia irabazi zuen; Manex Agirre aramaioarrak eta Iñaki Viñasprek aurreko astean Dulantzin izandakoa irabazi zuten; eta Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza Dulantzin lortutako puntuaketa altuagatik sailkatu dira.

Martxoak 8, emakumeekin solasean

hirinet 2013-03-08 01:00   Gizartea

martxoak-8,-emakumeekin-solMartxoaren 8an ospatzen den emakumeen nazioarteko egunean Gasteizko emakume ezberdinekin solas egin du Hirinet-ek. Bilgune Feministako Maider eta Haizea, Idoia, Lorea, Txote eta Bego dira bideo-erreportaje honen protagonistak. Eurekin feminismoaz, emakumeen eskubideez eta berdintasun politiken inguruan hitz egin dugu.

Gazte mugimendua martxoak 3ko elizan

hirinet 2013-03-06 17:00   Bideoak

gazte-mugimendua-martxoak-32013ko martxoaren 3an Gasteizko gazte talde batek Zaramagako eliza okupatu zuen. Gazte mugimenduaren partaide den Jon Ormazarekin hitz egin dugu, ekimen honen helburuak eta egiten dituzten ekintzen berri izateko.

 

Martxoak 3, Gasteizko gazte talde batek Zaramagako eliza okupatu du

hirinet 2013-03-04 09:42   Argazkiak

martxoak3-zaramaga4 2013ko martxoaren 3an, Gasteizko gazte talde batek Zaramagako eliza okupatu du, egunean zehar ehunka lagunek parte hartu duten asanblada antikapitalista irekia antolatu eta orain bertan jarraitzen dute gaua barruan pasa ondoren, 1976ko eraldaketa sozialaren borrokak dirau, sarraskiaren 37 urte eta gero.

Euskal Herrian Euskaraz; 'Guk, eskola euskalduna' kanpaina

hirinet 2013-02-07 14:21   Gutunak

euskal herrian euskarazGuk, eskola euskalduna

Sarritan esan dugun legez, Euskarak beren herrian bizi duen egoera ez da euskaldunok nahi eta behar duguna. Euskal herritarronak ez diren interesak babesten dituzten menpeko gobernuen eskutik, euskara eta euskaldunok bigarren mailako izatera kondenatzen gaituzten menpeko hizkuntza politikak jasan eta pairatu behar ditugu. Euskarak lehentasunezko izaera behar duen honetan, aipatu menpeko politikek erdaren nagusitasuna mantentzea, errotzea, trinkotzea eta atzeraezin bilakatzea beste helbururik ez dute.

Agate Deuna Gasteizen

hirinet 2013-02-05 13:01   Argazkiak agate-deuna-gasteiz-2

Zirkulazio lasaituko kaleak Gasteizen

hirinet 2013-02-05 11:22   Bideoak

zirkulazio lasaituko kaleak gasteizenGasteizko 47 kale zirkulazio lasaituko kale bihurtu dira. Zirkulazio lerroen zabalera txikitu da eta ibilgailuen gehiengo abiadura 30 kilometro ordukoa izango da. Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzea eta kotxeen zirkulazioa murriztea dira helburuak. Gasteizko bizikleteroak elkarteko kideekin aztertu ditugu 30 delako kale hauek. 

 

 

 

 

Korrika Inauteri gala

hirinet 2013-02-05 10:08   Berriak

Korrika Inauteri galaGasteizko AEK-n urtero inauteri gala ospatzen du eta aurten otsailaren 8an izango da, Jimmy Jazz aretoan. Animatu, aukeratu zuen mozorroa eta etorri!

Gasteizko Gaztetxeak Ertzaintza bertan sartu eta euskal preso politikoen argazkiak kendu zituela salatu du

hirinet 2013-01-28 14:08   Ikus-entzunezkoak

 

gaztetxeaurtarrila2012Ertzaintza aurreko ostiralean, hilaren 25ean, Gasteizko Gaztetxean sartu izana salatu du Gasteizko ezker abertzaleak.

 

 

Bizitza berria elkartea, pobreziari aurre eginez

hirinet 2013-01-22 14:09   Bideoak

BIZITZABERRIAMINI2007an Bizitza Berria elkartea sortu zen Gasteizen, bazterkeria sozialari eta pobreziari aurre egiteko asmoz. Amaia Agirre Bizitza Berria elkarteko hezitzailea da eta bertan egiten duten lana azaldu du Hirinet-en.

Araba eta Gasteizko Korrikaren aurkezpena

hirinet 2013-01-16 18:02   Bideoak

korrikagasteizenAraba eta Gasteizko Korrika aurkeztu du Gasteizko Korrikaren arduraduna Jon Basagurenek.

Arabako Bertsolari txapelketa 2013

hirinet 2013-01-14 11:52   Bideoak

ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA2012

Arabako Bertsolari Txapelketa 2013ko promo bideoa
Bideoaren egilea: XABIER MENDIBE SALAZAR

Zein zapatilak dira aproposak niretzat?

hirinet 2013-01-02 12:01   Kirola

zapatilak4

Egilea: Mikel Villarrolain

 

 

Kolore disdiratsua dutenak, marka jakin batekoak, lasterkari profesionalen berberak, politenak, dendako merkeenak edota garestienak… Zeren baitan aukeratzen ditugu? Zein oinarrirekin?

Gasteizko Udaleko langileen lan egoera

hirinet 2012-12-18 17:01   Bideoak

udal-langileak

Gasteizko Udaleko LABeko delegatuak eta SIC enpresako LABeko delegatua elkarrizketatu ditu Hirinet-ek, orokorrean udal-langileen egoera zein 010eko eta Herritarrei laguntzeko zerbitzuaren auzia ezagutzeko asmoz.

 

 

Korrika Kulturala, aurkezpen gala

hirinet 2012-12-14 15:43   Bideoak korrikakulturala

2013ko martxoaren 14tik 24ra burutuko den Korrika 18-k Korrika Kulturala programazioa aurkeztu du Gasteizen.

'The Arlotes' marrazki bizidunak

hirinet 2012-12-13 13:49   Bideoak

thearlotesRuben Sanchez bertsolariak eta Uraitz Soubes musikoak 'The Arlotes' izeneko euskarazko marrazki bizidunak egiteko proiektua jarri dute martxan.

 

 

 

 

GEU elkartearen 20.urteurrena, bideoa

hirinet 2012-12-12 12:07   Bideoak

geubideoa2012an GEU elkarteak 20.urteurrena ospatu du eta horretarako egitarau zabala antolatu zuen azaroan. Hitzaldiak, kultur ekintzak, bertso bazkaria, musika eta askoz gehiago... Hona hemen ekintza guztien laburpena.