'Kalaportu', Korrika Kulturalaren estreinaldi handienetako bat

Erredakzioa 2019ko ots. 13a, 13:58
Korrika Kulturalaren aurkezpena, Baratza aretoan. / E. Lanao

Sei estreinaldi izango dira aurtengo Korrika Kulturalean; tartean, 'Garaikideak', 'Musua' eta 'Jule' ikuskizunak.

Korrika Kulturala aurkeztu du gaur Asier Amondo Korrika arduradunak hainbat artistarekin batera, Gasteizko Baratza aretoan. 

Orotara, sei estreinaldik osatuko dute egitaraua: Aiko dantza-taldearen Garaikideak lana; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizuna, Andoni Egaña bertsolariaren eta Xabier Zabala musikariaren Enkarguz lana, Jule antzezlana, Beñat Krolem artistaren Oholtza performance-a eta egitarauaren estreinaldi handienetako bat: Kalaportu; Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoak kanturako ematen duen aukera taularatuko dute Loraldia Festibalarekin elkarlanean. Horiez gain, ehunka izango dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatuko diren ekitaldiak.

Asier Amondo Korrika arduradunak elkarlana nabarmendu du Korrika Kulturalaren oinarri bezala, eta herritarrei dei egin die Klika egin dezaten: "Euskarazko kulltura sortu eta kontsumitzeko Klika, euskal komunitatea sortzen jarraitzeko Klika, euskararen aldeko konpromisoari Klika". Era berean, "euskararen aldeko konpromisoak hartzeko garaian gaudela" adierazi du.

 

OHARRA: ALEAk Korrika Kulturalaren barruan aurkeztuko den 'Kalaportu' ikuskizunerako sarrera bikoitz bat zozketatuko du. Adi zozketen atalari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide