Bozeramaileen batzordeak babesa eman dio Gasteiz Antzokiari

Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 10:09
Ruiz de Bergara jauregia, Errementari kalean. /Alea

Proiektua Ruiz de Bergara jauregian egitea adostu dute Udaleko alderdiek.

Aurreko uztailaren 17ko bilkuran, Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia proiektua Ruiz de Bergara Jauregian kokatzea adostu zuen Euskara Elkarguneak, eta gaur Udal bozeramaileen batzordeak proiektua babestu eta baliozkotzat jo du. EAJ-PSE Udal gobernuaren, EH Bildu, Podemos eta Irabaziren baiezko botoekin eta PPren abstentzioarekin egin du aurrera. "Proiektuarekin bat egiten dugu eta bermatu egingo dugu Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia oso osorik Ruiz de Bergara jauregian gauzatzea".

Akordioan, halaber, argi utzi dute proiektua kudeatzeko "beharrezkoa" dela tokiko euskalgintzaren partaidetza. "Hori dela eta, hitzarmen bat sinatuko da euskalgintzako kolektiboekin, eta eraikinaren erabilera ahalbidetzeko, jabetza publikoko lagapena egingo da”. Gainera, talde politikoek proiektua aurrera eramateko osoko bilkuran hartu behar diren erabakiak ahalbidetuko dituztela adostu dute, eta beste erakunde publikoen parte hartzea eta laguntza bultzatu eta sustatuko dute.

Irailerako proiektua eta obra batera esleitu ahal izateko justifikazio txostena aurkezteko dute, eta bi hilabeteko epean proiektuaren kontratazio pleguei dagozkien xehetasunak landuko dituzte euskalgintzako kolektiboekin eta dagozkien departamentuekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide