"Araba ezagutzen lagundu dit ALEAk"

Erredakzioa 2018ko uzt. 3a, 10:37

Alberto Benito Mtz. de Ibarreta, ALEAkide harpideduna.

Zergatik erabaki zenuen ALEAn harpidetzea?

Lehen GEU Gasteiz aldizkariaren harpideduna nintzen eta orain ALEAkidea naiz, euskarazko komunikabideak babestea garrantzitsua iruditzen zaidalako. Gainera, ALEAren testuak ulergarriak egiten zaizkit nire euskara mailarako.

 

Zeintzuk dira zure ustez ALEAren alde indartsuenak?

Herrietako berriak, batez ere, Araba osoan kontuan hartzen dutelako. Ale bakoitzean herri bati buruzko informazioa eskaintzen dute eta horrek Araba ezagutzen laguntzen dit. Gainera, azkenaldian itxura aldatu du eta oraingo formatua gustatzen zait, besteak beste, tipografia, irudiak...

 

Aldizkariaren zein sail irakurtzen duzu lehendabizi?

Agenda eta iragarkiak... Oihanederrekoak zehazki, asteko plangintza egiteko! eta denbora gehiago dudanean, erreportajeak eta elkarrizketak irakurtzen ditut.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide