Gasteizko bizilagun bat atxilotu eta Bartzelonako CIE-ra eraman dute

Gasteizko bizilagun bat atxilotu eta Bartzelonako CIE-ra eraman dute
Bartzelonako CIEaren aurrean egindako protesta. /H. Bedi

Auzokideek, gertatutakoaz kezkatuta, bilera bat deitu dute iganderako.

Joan den ekainaren 10ean Udaltzaingoak Gasteizko bizilagun bat atxilo hartu zuen, eta Espainiako Poliziaren esku utzi zuen. Bi egun beranduago, Bartzelonako CIE etorkinentzako zentrora eraman zuten.

Atxilotutako gizona ezaguna da Gasteizko Alde Zaharrean, eta kezka agertu dute auzokideek. Elkartu eta egoera aztertzeko bilera bat deitu dute datorren iganderako, hilaren 17rako, 19:00etan, gaztetxean. Eta bileran erabakitakoarekin elkarretaratzea deituko dute hurrengo asteazkenerako, hilaren 20rako. Deialdiak jakinarazi eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei eta hiriko eragile sozial, kultural eta politikoei.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide