Abian da Errigoraren Nafarroako hegoaldeko olioa eta kontserben kanpaina

M.Ugarte eta S. Fdz de Aranguiz 2018ko mar. 13a, 06:00

Martxoaren 20ra bitartean, udaberriko produktuak eskatzeko aukera izango da; oraingoan, oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira.

Martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren planteamendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. 

Araban, Gasteizen ez ezik, Agurain, Amurrio, Laudio eta Okondon eskatzeko aukera izango da. Produktuak ekoizlearen prezioan erosteko aukera egongo da, izan ere, "ez dago bitartekaririk eta banaketa auzolanaren bitartez egiten da", azaldu Errigorako Gasteizko arduradun Ilune Basterrak, AleaFM irratsaioan.  Iaz, 6.000 familia inguruk parte hartu zuten kanpainan.

Informazio gehiago: Errigora

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide