alea.eus

ALEA FM 2018-02-13

Iban Albizu eta Jon Cadierno 2018-02-14 17:35   Gizartea  Araba
ALEA FM 2018-02-13
Iban Albizu eta Jon Cadierno izan ziren aurkezleak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Programarekin hasteko, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Green Lab ekimena ezagutu dugu, Itsasne Mendiberrirekin. Ondoren, Arabako Txakolina izan dugu hizpide. Izan ere, Decanter aldizkari britainiarrak Astobiza Arabako txakolina Euskal Herriko txakolin onena izendatu du.

Hamaika Saltsan atalean, berriz, otsailaren 20an Gasteizen egingo den Euskadiko Ostalaritza eskolen arteko Eusko Label lehiaketaz aritu gara, eta horretarako,  Mendizorrotza ostalaritza eskolako ikasle den Koldo Huete izan da gurean. Arabatik Aleara atalean Arabako basozainen aldarrikapenak entzun ditugu. Amaitzeko, Mikel Ayllonen iritzia eta Euskararen Agenda.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa