Euskalmoji, euskal emotikonoen aplikazio berria

Erredakzioa 2017ko uzt. 20a, 09:54
Irudia: @euskalmoji

Besteak beste, Zeledon, taloa, kalimotxoa edo dantzarien irudiak bildu ditu aplikazioak.

Euskal emotikonoak dituen aplikazio bat sortu dute lau gaztek. Euskalmoji du izena eta Android eta iOS plataformetan dago eskuragarri. Berehalako mezularitza aplikazioetan zein sare sozialetan erabil daiteke.

Hala, sei gai desberdinetan banatutako 60 emotikono baino gehiago bildu dituzte aplikazioan. Baserritarrez jantzitako pertsonaiak sortu dituzte emozioen berri emateko, eta, horiekin batera, jaien inguruko emotikonoak, sinbolo tradizionalak edo futbol taldeen irudiak sortu dituzte.

Gasteizko jaien usaina oraindik ez bada nabaritzen, Zeledonen irudia ere aurkitu daiteke aplikazio berrian. Irudiez gain, euskal adierazpen batzuk bildu dituzte; hala nola, 'zorionak' edo 'kaben zotz'.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide