alea.eus

Zer da Kantari?

Kantari 2018-09-05 10:23   Euskara  Araba

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte.

Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

 

Nork har dezake parte?

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate aukera Kantarin parte hartzeko. Horretarako, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte.

Parte-hartzaileentzako ARGIBIDE guztiak hemen.

 

Noiz egingo da?

Azaroaren 24 eta 25ean, grabatuko da Kantari karaoke ikuskizuna Gasteizen, Dendaraba merkatal gunean kokatzen den Vital Kutxa Fundazioaren aretoan. 

 

Parte hartu

Izena emateko epea irailaren 24ean hasiko da eta urriaren 8an bukatuko da.

EMAN IZENA ORAIN

 

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke 640574996 telefonora deituta edo kantari@geuelkartea.eus helbidera idatzita.

 

 

 

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa