Kintxo luthier arabarra omentzeko kontzertu solidarioa antolatu dute

Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 11:24

Aurreko otsailean hamaika musika tresna lapurtu zituzten Joaquin Marco Kintxo musikariaren lantegitik, guztira, 32.000 euro. Kontzertua hilaren 26an izango da Hell Doradon.

Gasteizko musikariek bat egin dute Joaquin Marco Kintxo baxu-jotzaile eta luthierraren ibilbideari omenaldia egiteko. Datorren maiatzaren 26an hiriko sei taldek kontzertua eskainiko dute Hell Doradon; BlueJam, Handicap, Más de lo Mismo, Tribus Ocultas, Zerendepya eta Edición Especial taldeek, hain zuzen ere. Kontzertuez gain, jam sessiona, photocall-a eta artelanen zozketa egingo dira.

Aurreko otsailean Joaquin Marco musikariaren lantegian lapurtu zuten, eta 32.000 euroko balioa duten 11 musika tresna eraman zituzten, tartean, Kintxo berak egindakoak. Lapurretaren eraginez, lantegia itxi zuen, eta orain Kintxo laguntzeko omenaldia antolatu dute inguruko musikariek.

Musikari arabarra Drakkar, Viento de Locos, Una Noche sin Sabina eta Tribus Ocultas taldeetan jo du, eta 70. hamarkadan luthier ibilbideari ekin zion. Bere tresnetako batzuk nazioarteko mailako errekonozimendua jaso dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide