Zalaparta izan da preso gaixoen inguruko Sareren agerraldian

Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 11:29

"ETAren interesen bozeramailea" izatea leporatu dio Ana Morales PPko batzarkideak Sareri; "akusazio larriak" gaitzetsi eta aurrera egiteko "oztopoa" izatea egotzi dio Joseba Azkarraga Sareko eledunak PPri.

Larri gaixo dauden egoeraren berri eman zuen astelehean Sare plataformak Arabako Batzar Nagusietan, Joseba Azkarraga eleduna eta Luis Galdos medikuaren bitartez. Oier Gomez preso gasteiztarraren egoera salatzeko azken egunetan egindako agerraldien artean antolatu zuten; Ewingen sarkoma diagnostikatu diote, eta metastasia du buruan eta pelbisean. Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarraren egoera ere nabarmendu zuten; 66 urte ditu presoak, 26 urte daramatza kartzelan eta, besteak beste, bradikardia sintomatikoa eta fibrilazio aurikularra ditu.

Gasteizko Udalean talde guztiek defendatu zuten gaixotasun egoeragatik presoak aske uztea. Batzar Nagusietan, aldiz, kontra egin zuen PPk. Ana Morales PPko batzarkideak aipatu zuen ez dagoela preso politikorik, "ez Espainian, ezta Europan ere", eta Sare "ETAren interesen bozeramailea" dela esan zuen.

Eztabaidaren bideoa ikusi hemen.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide