Hiru lehiaketa horietan, sari bana izango da euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako, modalitate bakoitzean, eta hizkuntza batera edo bestera bakarrik ere aurkeztu ahal dira lanak. Jatorrizko lanak izan beharko dira, argitaratu gabeak, eta lehenago saririk jaso gabeak inongo lehiaketa edo sariketatan. Ipuinak, beraz, 10 eta 25 folio artekoak izan beharko dira, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa, 12; edo antzekoa) Saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza batean nahiz bestean.