18.800 langabetu daude Araban

Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 11:34
2016an langabetu gutxiago izan dira Araban.

Langabezia tasa %11,9koa da Araban, INE institutuaren EPA inkestaren arabera.

2016ko laugarren hiruhilekoari dagokion EPA inkestaren arabera, Araban behera egin du langabetuen tasak. Guztira, 18.800 dira lanik gabe daudenak, hau da, %11,9ko tasa dauka Arabak. Jaitsiera hau, ordea, ez da oso esanguratsua, izan ere, 2016an 500 pertsonak topatu zuten lana.

Inkesta honen arabera, 138.100 landun daude Araban, baina 156.900 pertsona dira biztanle aktibo.

EAEn 6.300 langabe gutxiago izan ziren 2016. urtean, hau da, aurrekoan baino %4,73 gutxiago, eta guztira 126.200 langabe daude.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide