Moztuta daude hainbat errepide, Baias ibaiak gainezka egin ondoren

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko urt. 17a, 10:24

Arazo nagusiak Añana Kuadrillan daude, Erriberabeitian, Erriberagoitian, eta Kuartangon; bertan Baias ibaiak gainezka egin du. 

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak ohartarazi dute hainbat errepide moztuta daudela Araban, azken orduan ibaiek gainezka egin dutelako. Hauek dira moztuta dauden errepideak:

A-2622 PK. 20+600 (Pobes).

A-3310 PK. 28+900 (Mimbredo).

A-3312 PK. 31+000 (Rivabellosa)

A-4302 PK. 6+500 (Jundiz)

A-4356 PK. 32+400 (Andagoia)

Euskalmeten arabera, ibaien emariak behera egingo du datozen orduotan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide