Maider Unda erretiratuko da

Erredakzioa 2016ko aza. 7a, 13:26

Asteazkenean azalpenak emango ditu Oletako borrokalariak. Besteak beste, brontzezko domina irabazi zuen Londreseko Olinpiar Jokoetan.

Maider Unda borrokalari arabarra erretiratuko da. Modu horretan, Oletako 39 urteko kirolariak agur esango dio ibilbide paregabe bati, hogei urtez borroka librean lehiatu ostean. Besteak beste, 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen. Ez zuen lortu, ordea, Rioko jokoetara joateko sailkatzea. Asteazken honetan agerrialdia eskainiko du Eusko Jaurlaritzaren egoitzan eta bertan erretiratzeko arrazoiak azalduko ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide