I25 Hauteskundeak

254.761 arabarrek aukeratuko dituzte Eusko Legebiltzarreko 25 eserleku

Erredakzioa 2016ko ira. 25a, 08:57
Hamabi alderdik aurkeztu dituzte zerrendak Araban. /Alea

Hamabi alderdiren artean aukeratu ahal izango dute herritarrek; 2012an baino lau gutxiago.

 

Bi asteko kanpainaren ostean, heldu da eguna. Zabalik dira mahaiak, 09:00etatik 20:00etara, eta 21:30erako jakingo dira lehendabiziko datuak. Zer dago jokoan, ordea, Araban? Eusko Legebiltzarrerako 25 ordezkariak zeintzuk diren aukeratu beharko dute 254.761 lagunek; horietatik 9.200 arabarrek lehenbabiziko aldiz bozkatuko dute parlamenturako. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1,7 milioi lagunek izango dute bozkatzeko aukera.

101 eskola

Guztira 413 hauteskunde-mahai daude zabalik, 101 eskolatan. Ekaina zein abenduko eskola ia berberak izango dira aldaketa gutxi batzurekin; Laudioko La Milagrosa ikastetxean, esaterako, irisgarritasuna errazteko asmoz, gimnasioan bozkatuko dute, geletan egin beharrean.

Boto-paperak ere prest dira, 2012an baino lau alderdi gutxiago: EAJ, EH Bildu, PP, PSE-EE, Elkarrekin-Podemos, Vox, Ciudadanos, Recortes Cero, Pacma, Escaños en Blanco, Ongi Etorri eta Ganemos Euskadi alderdiek aurkeztu dituzte zerrendak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide