Larunbatean, hilak 10, XIV. Nekazaritza Azoka Gardena izango da Urrezko Zeledonen plazan, Baratzetik zure mahaira bitartekarik gabe lemapean. Hitzordua 10:30ean hasi eta 14:00ak arte luzatuko da.
Hogei bat saltoki izango dira, eta bertaratuek Arabako baserrietako produktuak zuzenean erosi ahalko dituzte: lekaleak, barazkiak, hestebeteak, Idiazabal gazta, eztia, ogia, ardoa, txakolina eta garagardoa, hain zuzen. Slow Food-en eskutik bertako produktuen dastatzea, hestebeteak prestatzeko saioa eta bertako lekaleen erakusketa ere izango dira. Txikienentzat baserri puzgarria izango da.
Informazio gehiago: Nekazaritza Azoka Gardena