Araba osoan hondakin organikoen birziklatzea bultzatu nahi du Arabako Foru Aldundiak. “Funtsezko zeregina” izango da Arabako Hondakinen 2017-2030 Osoko Planean, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatu Josean Galerak iragarri bezala.
Konpostajea eta edukiontzi marroia
Herrigune txikietan etxeko zein auzoko konpostajea sustatzea eta edukiontzi marroia ezartzea dira diputazioak hartuko dituen neurrietako batzuk. Izan ere, hondakin organikoei balioa eman nahi diote, hau da, elikagai, landare edo material organikoz ehuneko ehunean egindako gaiei.
Hori dela eta, Arabak bat egingo du EAEren Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planarekin. “Honek ekoizpen prozesu eraginkorragoak eta jasangarriagoak bilatzen ditu, ekoizkinean bertan hasi eta haren hondakinetan dauden baliabide material eta energetiko guztiak berriz eskuratu arte”, zehaztu du Galerak.