Bandera Urdina prest Garaio eta Landako hondartzetan

Erredakzioa 2016ko uzt. 1a, 12:59

Gaur goizean altxatu dituzte hiru bandera urdinak.

Gaur goizeak hiru bandera urdin altxatu dituzte Araban, Garaio eta Landako hondartzetan, hain zuzen ere. Uraren kalitatea, beren zerbitzuen eta instalazioen goi maila eta ingurumen kudeaketaren bikaintasuna aintzatesten duten hiru bandera hauek. Egiaztagiria lortzeko bidean Arabako Foru Aldundiak hobetu egin ditu ingurumen hezkuntzako programak eta pasabide bat eraiki du pertsona desgaituei ahalbidetuko diena ura lortzea, besteak beste.

 
Ingurumen Saileko diputatua Josean Galera eta Barrundia, Arratzua-Ubarrundia eta Burgeluko alkateak izan dira aurkezpenean.. Bertan, Zadorrako urtegiek azken hamarkadetan izan duten eraldaketa  nabarmendu nahi izan du foru diputatuak. “Denon artean lortu dugu natura gune hau familien gozamenerako eta flora, fauna eta hango habitatak kontserbatzeko toki ezin hobe batean bihurtzea” esan du pozez Galerak; baita honako hau nabarmendu ere: “gure hondartzak Kontserbazio Bereziko Eremuan daude, RAMSAR hezegune baten ondoan, zeina 3.700 ur hegaztiren eta 25 espezie desberdinen bizitoki baita, haietako asko desagertzear dagoelarik”.
 

Erreferentea barnealdeko hondartzentzat

Bandera Urdinari esker Araba erreferentea da barnealdeko hondartzentzat. Izan ere, beste bi hondartza kontinentalek baino ez dute lortu aintzatespen hori Espainiako estatuan: A Calzada de Ponte Caldelas, Pontevedran, eta Orellana, Badajozen.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide