Ingurumenean espezializatutako langileak kontratatzeko laguntza jasoko dute Kuadrillek

Erredakzioa 2016ko mai. 24a, 13:50

100.000 euroko diru-laguntza emango du Aldundiak.

 Diputatuen Kontseiluak diru-laguntzetarako deialdi berri bat onartu du Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, Gasteizkoa izan ezik, ingurumeneko teknikariak kontrata ditzaten. Horretarako, 100.000 euro emango ditu diru laguntzetan.

“Herritarrek ingurumenari geroz eta begirune handiagoa dioten bizimoduak eskatzen dituzte, eta, gainera, ingurumen arloko araudiaren xedea ere bada ingurumenari geroz eta babes maila handiagoa ematea eta iraunkortasunaren aldeko politika aktiboak ezartzea. Bi xede horiek lortzeko, beharrezkoa da herri administrazioek arlo horretan kualifikatuak diren teknikariak eduki ditzaten”, azaldu dute foru erakundetik ohar baten bidez. Hori dela-eta, Arabako tokiko erakundeei laguntzeko eginkizuna betez, eta EAJk eta BILDUk aurrekontuak onartzeko egindako akordioaren barruan, 2016ko ekitaldirako helburuen artean ezarri du kuadrillei diru-laguntza ematea langile horiez horni daitezen.  Arabako Foru Aldundiak ingurumen arloko teknikariak kontratatzeko kostuaren % 80 finantzatuko du, gehienez, eta diru-laguntzen muga izango da 43.080 euro onuraduneko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide