Arabako Museoek bisita tematikoak eskainiko dituzte Aste Santuan

Erredakzioa 2016ko mar. 22a, 08:05

Jarduerak dohainik izango dira instalazioetara sartzeko sarrera ordaindu dutenentzat: bisita gidatuak, helduentzako ibilbideak eta familientzako bisitak eskainiko dira.

Arabako museoak protagonistak izango dira 2016ko Aste Santuan. Museoen foru sareak berriz ere antolatu ditu bisita tematikoak martxoaren 24 eta 27rako, eta era guztietako jendearentzako jarduerak izango dira, dohainik, sarrera erakutsi besterik gabe. Hala ere, komeni den aldez aurretik erreserba egitea.

 Martxoaren 24an hasiko da eskaintza hau Bibat arkeologia eta Fournier karta museoan. Bertan, nahi dutenek, Emakume begiekin izeneko jarduera izango dute aukeran bisitariek, helduentzako ibilbide bat museoko obrarik aipagarrienetan zehar. Egun horretan bertan, bisitariek Arabako Arte Ederren Museoa ere bisitatu ahal izango dute, non Udaberria marko batean. Paradisuko fruituak eta Lore eta lorategi pintura erakusketa ikusgai izango den.

 

Ondoren, martxoaren 25ean, ostiralean, Armagintza museoaren txanda izango da: Alava jenerala ezagutuz izeneko jarduera eskainiko die 6 urte baino gehiagoko haurrekin datozen familiei.

 Larunbatean, hilaren 26an, Aste Santuko egunik beteena izango da, eta hiru izango dira egun horretako erreferentziak: ostegunean Bibat arkeologia eta Fournier karta museora joaterik izan ez zuten helduek berriz ere izango dute aukera Emakume begiekin gozatzeko, eta natur zientzien museoan, aldiz, jarduera bat eskainiko zaie 3 urtetik gorako umeekiko familiei, Saurioak eta lumak izenekoa.

 Hirugarren jarduera Iruña-Veleian izango da: erromatar hiria ikusteko bisitak antolatu dira, eta igandean berriz ere izango da aukera, Arabako Museoetako bisita tematikoak izenekoaren bururatze gisa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide