Martxoak 3

Martxoak 3 plaza inauguratuko dute Dulantzin

Anakoz Amenabar 2016ko ots. 25a, 11:57

 

Martxoak 3 plaza ofizialki inauguratu eta biktimen aldeko oroitarria aurkeztuko dute igandean.

 

Dulantziko Udalak elkarretaratzera deitu du iganderako, hilaren 28rako, Martxoak 3 plaza ofizialki inauguratu eta biktimen omenezko oroitarria aurkezteko. Joseba Garitagoitia alkateak azaldu moduan, ekitaldi "xumea" egin nahi dute Gasteizko sarraskian hildakoak gogoratzeko. Alderdi guztiek eman diote babesa ekinaldiari.

Marques de Santillana militarraren izena zuen plazak orain arte, eta Martxoak 3 plaza izendatuko dute aurrerantzean; Felix Saint Bois eta Gonzalo Marcos artistek egindako oroitarria aurkeztuko dute bertan, 13:00etan. Biktimen elkarteko hainbat kidek parte hartuko dute ekitaldian, Lautadako udaletxeetako ordezkariekin batera.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide