Arabako Inauteriak 2016

Alfredo Luzarragak irabazi du Arabako Inauterietako argazki-lehiaketa

Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 11:20

Aguraingo inauterietan ateratarako argazkiak 58 boto jaso ditu. Argazkiaren egile Alfredo Luzarragak bi pertsonentzako otordua irabazi du Trebiñu sagardotegian.

Aleak Arabako Inauterietako argazki-lehiaketa abian jarri zuen urtarrilean. Guztira, 18 argazki jaso ditugu, Arabako herri ezberdinetan inauterietan ateratako irudiak, hain zuzen ere. Alfredo Luzarragak Agurainen bi ume hauei egindako argazki honekin boto gehien lortu du (58 boto), bozketa herrikoiaren bitartez. Horrela, Trebiñu sagardotegian bi pertsonentzako otordua irabazi du. 

Zorionak Alfredo, eta mila esker lehiaketan zein bozketan parte hartu duzuen guztioi!

 

Erlazionatuak

Inauterietako argazki-lehiaketa

Erredakzioa 2016 ots 16 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide