N-240 errepidea, irtenbide zain

Mirian Biteri 2016ko urt. 21a, 10:06
N-240 errepidea, Elosurako bidegurutzean

Pil-pilean dago ostera ere Legutio eta Zigoitirako bidegurutzearen arteko N-240 errepidea berritzeko egitasmoaren auzia. Inplikatuta dauden guztiek ezinbestekotzat jotzen dute irtenbidea; bada, egin beharrekoari buruz iritzi kontrajarriak daude.

Pasa den urtarrilaren 5ean, Legutio eta Ollerieta artean gertatutako auto istripu larriak beste behin ere utzi du agerian N-240 errepidea ahalik eta azkarren berritu beharra dagoela. Egun horretan, eguerdian, auto eta kamioi batek aurrez egin zuten talka, eta kolpearen ondorioz, Zornotzako 18 urteko neska hil egin zen tokian bertan.

Arabako Foru Aldundiak zati horretarako proiektua egin zuen joan den agintaldian. Esandako istripuak prozesua bizkortu du, eta Ramiro Gonzalez jeltzaleak gidatzen duen gobernuak iragarri du aurreko agintaldiko egitasmoa berreskuratu duela.

Bada, proiektua hori ez da denon gustukoa eta eztabaida eragin du inguruan. Alea inplikatutako eragileekin izan da egunotan.

Irakurri asteko gai osoa Arabako Alea aldizkariko 46.zenbakian. Harpidetza egiteko hemen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide