Aernnovak atzera bota du 133 langile kaleratzeko lan espedientea

hirinet 2015ko aza. 17a, 01:00

Aernnova enpresak atzera bota du Berantevillako lantegiko 133 langile kaleratzeko enplegua erregulatzeko txostena. Horrela iragarri dio gaur goizean zuzendaritzak enpresa batzordeari, ez ohiko bilera batean.

 

Albistea begi onez ikusten badu ere, enpresa batzordeak "arazoa konponduta ez dagoela" adierazi du, enpresaren etorkizunari buruzko hainbat kontu argitzeke daudelako. Printzioz, hurrengo egunetarako aurreikusita zeuden mobilizazioak bertan behera utzi dituzte langileek, baina oraindik zehazteke dago larunbateko manifestazioa egingo den ala ez. 

Izan ere, gaur goizean Gasteizko udalak elkartasuna adierazi die Aernnovako langilee eta lanpostuak defendatzeko erakunde adierazpena bat bultzatzera konprometitu da.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide