Salburuko hezegunea zaintzeko neurri berriak aurkeztu ditu Aldundiak

hirinet 2015ko urr. 20a, 02:00

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak, Josean Galerak, Salburuko KBE kudeatzeko eta onik zaintzeko neurri berriak aurkeztu ditu. Horien helburua “natura erreserba hau, Arabako herritar guztion bitxi, harro sentiarazi behar gaituena, babestea” dela azaldu du.

Aurkeztutako dokumentuan, hainbat erakundek (hala nola, Gasteizko Udalak, URA Uraren Euskal Agentziak eta Arabako Aldundiak berak) elkarrekin heldu beharreko ekintzak proposatzen dira eta guztira 4milioi euroko aurrekontua ezarri da. Hori finantzatzeko, Europar Batasunaren funtsak jasotzea espero du Arabako Aldundiak.

 

Proposatzen diren ekintzen artean, nabarmentzekoa da Arkautiko eta Elorriagako isurketak Gasteizko estolderia sarearekin lotzea, horren barruan Ertzaintzaren Akademiako araztegia eta hurbileko abeletxea eta gasolindegia hartuta.

 

Hegaztien botulismoari aurrea hartzeko Galerak iragarri duenez, Arabako Aldundiak hegazti asko hiltzen diren kasu posibleak goiz antzemateko sistema bat ezarriko duela. Aldizka ur laginak jasotzean datza, zianobakteriarik ote dagoen aztertzeko. “Arriskurik detektatzen bada, prebentzio neurriak hartuko dira berehala, adibidez, ura gazitzea edo disolbatzea”, argitu du diputatuak.

 

Argazkia: Leire Sanchez

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide