Martiodako animaliak berreskuratzeko zentroak 40 bete ditu

hirinet 2015ko urr. 1a, 02:00

Martiodako animaliak berreskuratzeko zentroak 40 urte bete ditu aurten eta ospatzeko asteburu honetan ateak zabalduko dizkio bere lana gertutik ezagutu nahi duten herritarrentzat.

 

40 urte hauetan basa fauna zaindu, mantendu eta suspertzeko lana egin dute bertan eta  asteburuan bertaratzen direnek instalazioak eta bertan lan egiten duten teknikariek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango dute. Besteak beste, belatz bat ikusi ahal izango dute, itxian hazi ostean bere oneratua, baita autoak harrapatutako sai bat eta gaueko hainbat harrapari ere. Horrez gain, apoarmatuak askatzeko erabiltzen den baltsa ikusi ahal izango dute eta espezie horren eta autoktonoaren arteko aldea ezagutu ahal izango dute.

 Ateak urriaren 3an eta 4an irekiko dira, 10:30etik 12:30era. Bertarako izena eman behar da, aldez aurretik 945 181843 telefono zenbakira deituta.

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide