Juan Carlos Pérez Hierro gasteiztar biologoaren “Polinizatzaileak martxan II: intsektu polinizatzaileak” dokumentalaren estreinaldia

hirinet 2015ko api. 16a, 02:00

Juan Carlos Pérez Hierro gasteiztar biologo eta naturalistak Arabako lurraldean oso-osorik grabaturiko dokumentalaren estreinaldia.

 

Polinizatzaileen irudiak ikusiz eta haien bizimoduaz eta garrantziaz ikasiz, ondo pasatzeko saio interesgarria. Bizidunen arteko harremanetan, toki berezia du landareen eta intsektu polinizatzaileen artekoak. Animalia hauek funtsezkoak baitira izaki bizidun askoren iraupenari begira, baita gizakion iraupenari begira ere.

 

Naturan aske bizi diren animalien irudien bitartez, bideoak intsektu polinizatzaile garrantzitsuenak deskribatzen ditu; gogoeta egiten du planeta osoan jasaten ari garen polinizatzaileen gainbeherari buruz, eta haien geroa ziurtatzeko hartu behar diren babes-neurrien garrantzia azpimarratzen du.

 

Dokumentala bi aldiz baino ez da proiektatu: Finlandiako Wildlife Vaasa International Nature Film Festival izenekoan, ingelesez, eta Lekeitioko Euskal Zine Bileran, euskaraz. Hilaren 22koa jendaurreko lehenengo proiekzioa da, beraz.

 

 

Dokumentala-solasaldia: “Polinizatzaileak martxan II: intsektu polinizatzaileak”

Egilea: Juan Carlos Pérez Hierro

Aurkezlea: Martin Rezola

Non? Oihaneder Euskararen Etxea, Betolaza aretoa

Noiz? Apirilaren 22an, asteazkenean, 20:00etan

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide